LAB sindikatuko ordezkariei Ireki ekimena aurkeztu diete gaur Bergaran
2016/12/22
18:09
eta kitto!
LAB sindikatuko Debaldeako ordezkariek bilera egin dute gaur goizean Bergaran, Miguel Altuna LH eskolan. Bileran, lan munduan euskal preso eta iheslarien etxeratzearen alde Donostian, Ibaetako fakultatean aurkeztu zen IREKI ekimenaren berri ematearekin batera, ekimenak Euskal Herri mailan 150.000 sinadura lortzearen erronka betetze aldera, sindikatuko ordezkariek egin dezaketen ekarpena aztertzen ibili dira. Azaldu dutenez, "lehenbiziko helburua, LABek ordezkaritza duen enpresa handietan IREKI-k aurkeztutako ekimenak babestea litzateke eta, horrekin batera, lantoki txikiagoetan ere sinadura bilketak sustatzea. Herri ezberdinetan sortu litezkeen taldeetan parte hartzea ere ez dute baztertu bileran". IREKI ekimenaren sustatzaileetako bat den Jon Urrosolo bileran izan da, urrian aurkeztu zuten mugimendu horren nondik norakoak azaltzen.
Sindikatuko ordezkarien iritziz, "Euskal Herriko gatazkaren konponbidean, preso eta iheslarien etxeratzeak lehentasuna dauka eta, beraz, horren alde gure esku dagoen guztia egingo dugu, lantegietan zein kalean". Bilera amaitu eta gero elkarrateratzea egin dute Bergarako frontoiaren kanpokaldean, urtarrilaren 14rako Sare-k deitu duen manifestazioarekin bat egin eta herritarrak parte hartzera deitzeko.