Lagun Taldea, arrakasta errepikatzeko prest

Lagun Taldea, arrakasta errepikatzeko prest
2016/01/29 23:49
eta kitto!
Aurreko zapatuan aurkeztu zuten "Salvese quien pueda" dantza eta musika ikuskizun berria Lagun Taldekoak eta, betiko moduan, txalo artean agurtu ziren artistak. Hori bai, astebeteko atsedenaldia eta gero, asteburu honetan ere taula gainera berriz igotzeko irrikitan daude, ikuskizunaren bigarren emanaldia eskaintzeko. Aurreko astean bezala, ikuskizuna 17:30etan hasiko da eta sarrerak euro bi balio du.