Lagun Taldeak ikuskizun biribila eskaini zuen zapatuan

Lagun Taldeak ikuskizun biribila eskaini zuen zapatuan
2014/02/03 00:00
eta kitto!

Lagun Taldeak aurreko asteburuan lortutako arrakasta errepikatu zuen zapatuan, Hezkuntza Esparruko taula gainean, ¿Quién ha sido? izenburuko ikuskizunarekin. Betiko lez, emanaldi bietarako sarrera guztiak saldu ziren eta publikoak zein ikuskizuna eskaini zuten artistek ondo baino hobeto pasatu zuten misterioz gainezka egiten zuen istorioari esker. Ikuskizuneko argazki bilduma ikusteko hemen klikatu.