Lagun Taldearekin Europa ezagutzen

Lagun Taldearekin Europa ezagutzen
2015/01/19 00:00
eta kitto!

Lagun Taldea adimen urritasuna dutenen elkartekoek "Desmadre Tours LT" ikuskizun arrakastatsua eskaini zuten zapatuan Hezkuntza Esparruan (argazki bilduma ikusteko hemen klikatu) Ikustera joan zirenak ederto pasatu zuten gazteen dantza eta antzezkizunekin eta, horiei begira, Europako hainbat herrialde ezagutzeko aukera izan zuten jarlekutik jaikitzeko premia barik. Datorren asteburuan ikuskizunaren bigarren saioa eskainiko dute ordu eta toki berean (zapatuan, 17.30etan Hezkuntza Esparruan).