Lagun Taldearen ikuskizun arrakastatsua datorren zapatuan bigarrenez taularatuko dute
2017/01/30
09:55
eta kitto!
Aurreko zapatuan estreinatu zuen Lagun Taldeak bere dantza eta musika ikuskizun berria: "¡Se abre la sesion!", epaiketa azkarren inguruan sortu duten lana. Urteroko moduan, Hezkuntza Esparruko aretoan erakutsi zuten umorez gainezka egiten duen ikuskizuna eta datorren asteburuan bigarren emanaldia eskainiko dute, hori ere zapatuan 17:30ean. Sarrerak 2 euro balio du. Nahi izanez gero, gure mediatekan aurkituko duzue ikuskizuneko argazkiekin osatu dugun bilduma.