Lagunekin zein familian koko-jantzita, jendetzak bete zituen kaleak Aratoste Zapatuan

ARGAZKIAK: EIBARKO UDALA.
2025/03/03 12:32
eta kitto!

Azken urteotan geroz eta eibartar gehiago animatzen dira zapatuan koko-janztera, eta aurten ere jai-giroa nagusitu da egun osoan zehar. Udalaren eskutik egiten den kalejira-lehiaketak ikusmin handia sortzen du urtero, eta ez da gutxiagorako ere. Urtetik urtera gora egiten du bertan parte hartzen dutenen mailak, baina hortik kanpora ere eibartar askoren irudimenak gainezka egiten du Aratosteetarako mozorroa pentsatu eta prestatzeko orduan, EIBARKO UDALAren argazki hauetan ondo ikus daitekeenez.