"Lagunen arteko harremanak nerabezaroan" hitzadia gaur Portalean Gurasoak Martxan programaren barruan
2016/04/28
08:03
eta kitto!
‘Gurasoak Martxan’ Eibarko Udaleko Gizartekintza Sailak sustatutako programa bat da, seme-alabekin sortzen zaizkien egoerei aurre egiteko behar duten informazioa gurasoen esku jartzeko. Aurreko hilabeteetan antolatutako hitzaldiek izandako harrera bikaina ikusita, beste bi saio antolatu dira; horietako bat gaur, apirilak 28, izango da Portalean, 18:00etan. Hitzaldiaren goiburua ‘Lagunen arteko harremanak nerabezaroan’ izango da eta honako gaiak landuko dira: ‘Lagunen beharra nerabezaroan’, ‘Generoa, dibertsitatea eta berdinen arteko harremanak’ eta ‘Taldearen presioa’. Bigarren hezkuntzako ikasleen gurasoei zuzenduta dago.
Hurrengo saioa maiatzaren 3an izango da. Hori ere Portalean, 18:00etan. Gaia ‘Portaera egokiak haurtzaroan’ eta hartzaileak haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako ikasleen gurasoak. Honako gai hauek landuko dira: ‘Heziketa-jarraibide lagungarriak’, ‘Ikasteari buruzko kontuak: ikastetxea-familia’ eta ‘Gatazken konponketa’.
Topaketa hauetan parte hartzeko, interesatuek seme-alabak dabiltzan ikastetxeetan bertan eman behar dute izena, ‘Gurasoak Martxan’ programa Eibarko Guraso Elkarteen eta Baikara Gipuzkoako Gurasoen Federazioaren lankidetzarekin antolatzen da.
‘Gurasoak Martxan’ programaren helburua da gurasoei informazioa ematea, seme-alabekin sortzen zaizkien egoerei aurre egiteko.