Lambretta Motorren IX. Kontzentrazioa hartuko du Eibarrek asteburuan
Asteburuan Lambretta motorren IX. kontzentrazioa egingo da Eibarren eta, horren harira, egitarau zabala prestatu dute Eibarko Lambretta Klubekoek. Gaur San Kristobalgo jaiekin batera ekingo diote egitarauari eta domekara arte hainbat jarduera eramango dituzte aurrera (egitarau osoa berriaren azpian irakur dezakezue). Hala ere, asteburua baino lehen izen-ematea komeni den hainbat daude: zapatuko anaiarteko bazkariaren prezioa 27 eurokoa da bazkideentzat eta 30 eurokoa gainontzeko guztientzat. Lo egiteko, berriz, Uniko Egoitza Zentruan egongo da horretarako aukera (plaza kopuru mugatua). Lagun bakarrerako gelak 20 euro balio du eta lagun birendako gelak, berriz, 30 euro. Bankinterreko kontu korronte honetan sartu beharko da dirua: 0128/0354/73/0100016991. Informazio gehiagorako eta erretserbak egiteko 660 674 299 (Bea) telefono zenbakira deitu daiteke edo e-maila idatzi lambretta_eibar@hotmail.com helbidera.
LAMBRETTA EIBAR IX. KONTZENTRAZIOA
- Uztailak 6tik 13ra
LAMBRETTA motorren erakusketa Eibarko dendetan.
- Uztailak 13
22.45.- Mikel Arrieta: Tributo Joe Satriani .
00.00.- Kontzertua: LISKER – Josean Salado Omenaldia. San Kristobalgo Plazan
- Uztailak 14
Lambretta Eibar motorren kontzentrazioa
09.00etatik 12.00etara.- Parte-hartzaileen akreditazioa Untzaga plazan.
Lambretta Motorren erakusketa + Eibarren egindako motorrak
12.30.- Parte-hartzaile guztien kalejira Eibarko keleetan zehar.
13.00.- Lambretta motorren desfilea, San Kristobalgo IX. Igoera. Lambretta motorren erakusketa San Kristobalgo plazan. Parte-hartzaileei ongi etorria eta luncha. Lambretta motorren erakusketa San Kristobalgo plazan.
14.15etatik 21.00.- Lambretta motorren erakusketa El Corte Inglés-eko plazan.
14.30.- Arrateko elizan Lambretta motorren bedeinkapena.
14.45.- Parte-hartzaileen anaiarteko bazkaria Arraten. Parte-hartzaile aipagarrienei sariak banatzea.
17.30.- LAMBRETTA motorretan irteera eta bainua Mutrikun.
23.00.- Udako Festa. San Kristobalgo Plazan
- Uztailak 15
10.30.- Irteera eskualdean zehar hamarretako-bermut eta guzti.
12.30.- Parte-hartzaile guztien kalejira Eibarko kaleetan zehar.
14.00.- Agur ekitaldia