Lambretta motorren kontzentrazioa

Lambretta motorren kontzentrazioa
2015/07/10 00:00
eta kitto!

Eibarko Lambretta Klubak antolatuta, asteburuan hamabigarrenez elkartuko dira motor horien zaleak, Lambretta Eibar XII. Kontzentrazioan. Bihar (zapatua, holak 11) 09.00etatik 11.30etara kontzentrazioan parte hartzeko joandakoei akreditazioak banatuko dizkiete Untzagan eta, bien bitartean, motorren erakusketa egingo dute udaletxe pareko plazan. Jarraian, 11.30etan parte-hartzaile guztiak kalejiran ibiliko dira herriko kaleetan zehar eta 12.30ak aldera San Kristobalera XII. Igoera eta pintxo-potea egingo dituzte. 13.30etan, nahi duenak Lambrettetan egiteko prestatu duten 30 kilometroko ibilbidea izango duen irteeran parte hartzeko aukera izango du eta 14.30etan elkarrekin bazkalduko dute. Arratsaldean, 16.00etan parte-hartzaile aipagarrienei sariak banatuko dizkiete eta 17.30etan bisita gidatua hasiko da. Gauean, Eibarko tabernetan txikiteoan ibili eta gero, berriz ere San Kristobalera joango dira, gauerdian hasiko den Mike Kennedy-ren kontzertua entzutera. Eta domekan, 10.30etan Lambrettetan egingo duten irteeratik bueltan, datorren urterako hitzordua ipini eta gero agurtuko dute aurtengo ekitaldia. Bien bitartean, astebururako girotzen joateko, herriko hainbat dendetan Lambretta modelo ezberdinak daude ikusgai egunotan.