Lan bila dabiltzatenentzat doaneko tailerrak

Lan bila dabiltzatenentzat doaneko tailerrak
2014/01/10 00:00
eta kitto!

Udalak eta Lanbidek, Daiteke gizarte aholkularitzaren bitartez, urtarrila eta otsailerako formazio eta enplegu tailerrak antolatu ditu, lan bila dabilen jendearentzat erabilgarriak diren hainbat gai jorratzeko. Taldeka emango dira tailerrak, eguen goizetan, 10.00etatik 12.00etara Portalean (ikastaro gelan, 3. solairuan) eta izen-ematea doan da (943820180 telefonoan Olaiarengatik galdetuta edo olaia@daiteke.com helbidera idatzita). Ikastaroak honako hauek dira: Zure potentziala ezagutu (urtarrilak 16), CV eta joera berriak (urtarrilak 23), Elkarrizketarako prestatu zaitez (urtarrilak 30), Hautaketa prozesu baten dinamika (otsailak 6), Psikoteknikoetan entrenamendua (otsailak 13), Sare sozialak lan bilaketan (otsailak 20) eta Adimen emozionala lan bilaketan (otsailak 27).
Bestalde, Juan San Martin liburutegiak sarreran interesgunea prestatu du, oposizioak prestatzen dabiltzatenentzat, enpresa sortu nahi dutenentzat eta, orohar, lan bila dabiltzatenentzat liburu eta bestelako materialarekin. Gainera, panel batean dagoen lan eskaintza guztia elkarrekin eskuragarri ipiniko dute eta enplegurako gidaren informazioa eguneratu egin dute. Horrez gain, interneten autoikaskuntzarako zein lana bilatzeko webgune bi dauzkate: www.autodidakta.eibarkoliburutegia.net eta www.enplegua.eibarkoliburutegia.net.