Lana aurkitzeko edo lanez aldatzeko tailerra antolatu du Eibarko Emakume Mahaiak
2016/09/21
09:47
eta kitto!
"Lana aurkitzeko edo lanez aldatzeko trebetasunak" tailerra antolatu du Andretxea Eibarko Emakumeen Etxeak, Eibarko Udalaren Berdintasun Arloarekin batera.
Izena emateko epea zabalik dago eta urriaren 11ra arte. "Tailer honek lanerako jabetzen gaituzten tresna eta abilezia pertsonal, emozional eta sozialak eskainiko dizkigu erronka ezberdinei aurre egiteko: lana aurkitu edo mantentzeko, daukagun lana hobetzeko, autonomo bihurtzeko edo enpresa bat sortzeko".
Tailer bat euskaraz izango da (urriak 19 eta 26; azaroak 2, 9, 16, 23 eta 30; abenduak 14), eta beste bat erdaraz (urriak 20 eta 27; azaroak 3, 10, 17 eta 24; abenduak 1 eta 15). Euskaraz emango dena 10:00etatik 12:00etara izango da, eta erderazkoa 15:00etatik 17:00etara. Biak Andretxean (Zenzenbide 9) eskainiko ditu Mertxe Arratibel hezitzaileak.
Eibarren erroldatuta dauden emakumeek 15 euro ordaindu beharko dute, eta Eibarren erroldatuta ez daudenek 20 euro. Matrikula Pegoran edo Andretxean egin daiteke.