Lanbide Heziketa, euskaraz ikasi eta lan egiteko aukera
2020/05/18
14:57
eta kitto!
Lanbide Heziketaren barruan hainbat arlo ezberdin ikasteko aukera dago. Eskaintza zabala da, eta enpresa munduan edo administrazioan lan egiteko aukerak ematen dituzte ikasketa horiek. Gazte askok orain egin behar dute hautua. “Zer ikasiko dut?”, “zein bide hartzea komeni zait?”. Bide bat edo beste aukeratu, euskara bidelagun izatea berebiziko erabakia izan daiteke.
Eibarko enpresa eta tailerretan, lan egiteko orduan, kalean baino euskara gehiago erabiltzen da. Gero eta enpresa gehiagok du euskara-plana, eta euskarak garrantzi handia dauka eguneroko jardunean. Horren adibide da Urkotronik, vending eta ostalaritza zerbitzu integralak eskaintzen dituen enpresa eibartarra.
Zuzendaritzak sustatuta eta …eta kitto! Euskara Elkartearekin elkarlanean, 2007. urtean euskara-plana jarri zuen martxan Urkotronikek, eta euskara lehen lerroan kokatu zuen. Egoeraren diagnostikoa egin eta kudeaketa-plana diseinatu ondoren, langile guztiek trebakuntza-saioak jaso zituzten lana euskaraz garatu ahal izateko, eta urte eta erdian aldaketa nabariak igarri zituzten.
Enpresaren barneko eta kanpoko komunikazioan euskarak protagonismoa du. “Bezero guztiak euskaraz komunikatu daitezke gurekin, eta gure komunikazioak euskaraz eta gazteleraz egiten ditugu, euskara aurretik jarriz”, esan digute Urkotronikoek. Enpresaren paisaia linguistikoa (errotulazioa, paperak…) bi hizkuntzetan dago eta enpresaren errepresentazio-lanak euskaraz egiten dituzte ahal den guztietan.
Zuzendaritzak eta langileek motibazio eta gogo handiz eusten diote euskara-planari. Horrela, Urkotroniken etorkizuna euskaraz marraztuko da.
Urkotronik adibide bat besterik ez da, baina euskara-plan bat izan ala ez, inguruko enpresa askotan nagusi da euskararen erabilera. Beraz, Lanbide Heziketa euskaraz ikasteak egundoko garrantzia izan dezake, lan munduan euskara erabiltzeko gaitasuna edukitzeak langileari balio erantsia ematen baitio.
Arlo publikoan lan egiteko aukera gehiago
Lanbide Heziketa euskaraz egiten dutenek 2.HE titulua eskuratzen dute, erakunde publikoek eskaintzen dituzten lanetan aritzeko ezinbestekoa izan ohi den euskarazko agiria. Ainhize Ortuondo Eibarko Udaleko pertsonal buruak esan digunez, Udaleko lanpostu gehienek gutxieneko euskarazko agiri bat edukitzea eskatzen dute. “Orokorrean 2.HE titulua edukitzea eskatzen da”, esan digunez.
Lanpostuaren arabera euskarazko hizkuntza-eskakizun bat zehazten da, eta lanpostu horretan herritarrekin edukitzen den harremanaren, lan horretan egin behar diren ekintzen eta beste hainbat parametroren arabera zehazten da euskarazko zein eskakizun beharko den. “Brigadako peoiei eta garbitzaileei izan ezik, gainerako udal-langile guztiei hizkuntza-eskakizuna eskatzen zaie”. Hori kontuan izanda, Ortuondorentzat oso aukera ona da Lanbide Heziketa euskaraz ikastea, arlo publikoan lan egiteko askoz ere aukera gehiago eskaintzen ditu-eta. “Gainera, hizkuntza-eskakizuna eskatzen ez den lanpostuetan ere baloratu egiten da hura izatea”.
Herritarrek administrazio publikoarekin dituzten harremanak euskaraz izan daitezen bermatzeko pausoak eman dituzte azkenaldian euskal erakundeek, eta Eusko Jaurlaritzak udal-administrazioetan euskaraz funtzionatzea errazteko dekretua onartu zuen joan den azaroan. “Tokiko erakunde publikoetan sasoi berri bat hasiko da”, esan zuen Josu Erkoreka EAEko Gobernu bozeramaileak. “Herritarren eskubideak bermatu beharko ditugu, eta herritarrak arreta euskaraz jaso nahi badu, euskaraz eman beharko diogu”, dio Ortuondok.
Eibarko Udalaren barruan denetariko lanak egiten dira. “Administrazio publikoan arlo ezberdinetako jendeak egiten du lan: ingurugiroko teknikariak, lorazainak, mekanikoak, administrariak… aukera oso zabala da”.
Lan-baldintzak ere kontuan hartzekoak direla uste du Ortuondok. “Lan asko egiten da, baina lan-baldintza onak eskaintzen dira administrazio publikoan”. Dena dela, hori ez da sekretua eta Ortuondok dio gero eta jende gehiago aurkezten dela oposizio eta lan-poltsetara. “Baina hori bai, administrazio publikoan lan egin nahi izanez gero, euskarazko agiria eduki behar da”.
Administrazio publikoan lan egiteko oposizioak gainditu edo lan-poltsetan izena eman behar da, eta lan-poltsetan dagoen jendeak azterketak egin behar izaten ditu Eibarko Udalean lana lortzeko. “Momenturen batean lan-poltsarik ez badago, alboko herrietako lan-poltsak erabili ditzakegu, eta alboko herriek berdin egiten dute. Kontuan hartzekoa da hori”. Argi dago euskara ere oso aintzat hartzekoa dela Lanbide Heziketa nola egin erabakitzeko orduan.