Lanbide Heziketako ikasleek sortutako ehundaka ideiek Ikasenpresa Azoka bete dute

Bi mila ikasle inguru bildu dira Untzagan eta Txaltxa Zelaian jarri dituzten karpetan
2025/02/13 12:29
eta kitto!

Ikasenpresa Azoka egin da gaur goizean Untzagan eta Txaltxa Zelaian jarri dituzten karpetan. EAE osotik etorritako Lanbide Heziketako bi mila ikasle inguruk hartu du parte bertan eta 410 ikasenpresa aurkeztu dituzte. Informatika, mekanizazioa, zurgintza, kirola, sukaldaritza, estetika... Mota askotako proiektuak garatu dituzte ikasleek eta han bildu direnei erakusteko aukera izan dute.