Langabezia-tasa pixka bat gehiago jaitsi da urrian Eibarren
Debabarrenean, ostera, gora egin du langabeziak eta Elgoibarko langabezia-tasa % 10etik gora jarri da
2025/11/04
17:29
eta kitto!
Urriko datuen arabera, 1.505 lagun daude langabezian Eibarren eta langabezia-tasa % 12,01ekoa da. Horrela, langabeziak behera egin du herrian (iraileko datuen arabera 1.507 lagun zeuden langabezian eta langabezia-tasa % 12,03koa zen).
Eskualdeko herri guztietako datuei begira, urriko langabezia-tasa % 10,35ekoa da (irailean % 10,21ekoa zen). Debak jarraitzen du langabezia-tasarik baxuena izaten (% 5,84) eta Soraluze da tasa altuena duena Eibarren gainetik (% 12,41).
Orain, Elgoibar Eibarri eta Soraluzeri batu zaie langabezia-tasa %10etik gora duten herrien zerrendan; gainontzeko herri guztietan langabezia-tasa % 10etik beherakoa delarik.
Urriko datuak, herriz herri
- Eibar 1.505 (% 12,01)
- Elgoibar 534 (% 10,01)
- Mendaro 88 (% 8,91)
- Deba 154 (% 5,84)
- Mutriku 180 (% 6,85)
- Soraluze 217 (% 12,41)
- Debabarrena 2.678 (% 10,35)