Langabezia-tasa pixka bat jaitsi da irailean Eibarren
Debabarrenean ere behera egin du langabezia-tasak
2025/10/07
10:31
eta kitto!
Iraileko datuen arabera, 1.507 lagun daude langabezian Eibarren eta langabezia-tasa % 12,03koa da. Horrela, langabeziak behera egin du herrian (abuztuko datuen arabera 1.513 lagun zeuden langabezian eta langabezia-tasa % 12,07koa zen).
Eskualdeko herri guztietako datuei begira, abuztuko langabezia-tasa % 10,21ekoa da. Debak jarraitzen du langabezia-tasarik baxuena izaten (% 5,53) eta Soraluze da tasa altuena duena Eibarren gainetik (% 12,64). Hain zuzen ere, Eibar eta Soraluze izan ezik, gainontzeko herri guztietan langabezia-tasa % 10etik beherakoa da.
Iraileko datuak, herriz herri
- Eibar 1.507 (% 12,03)
- Elgoibar 502 (% 9,41)
- Mendaro 82 (% 8,3)
- Deba 146 (% 5,53)
- Mutriku 183 (% 6,97)
- Soraluze 221 (% 12,64)
- Debabarrena 2.641 (% 10,21)