Langabezia-tasak behera egin du maiatzean Eibarren
2023/06/02
11:05
eta kitto!
Maiatzeko datuen arabera, 1.461 lagun daude langabezian Eibarren eta langabezia-tasa %11,51koa da. Horrela, langabeziak behera egin du herrian (joan den hilabeteko datuen arabera 1.488 lagun zeuden langabezian eta langabezia-tasa %11,72koa zen.
Eskualdeko herri guztietako datuak aztertzen jarrita, langabezia-tasa %9,91koa da. Debak jarraitzen du langabezia-tasarik baxuena izaten (%6,55) eta Soraluze da tasa altuena duena (%12,59). Hain zuzen, Eibar eta Soraluze izan ezik, gainontzeko herri guztietan langabezia-tasa %10etik beherakoa da.
Maiatzeko datuak, herriz herri:
– Eibar 1.461 (%11,51)
– Elgoibar 467 (%8,61)
– Mendaro 77 (%7,58)
– Deba 171 (%6,55)
– Mutriku 185 (%7,12)
– Soraluze 235 (%12,59)
Debabarrena 2.596 (%9,91)