Langabezia-tasak behera egiten jarraitzen du Eibarren

Debabarrenean ere langabe kopuruak behera egin du azaroan
Langabezia-tasak behera egiten jarraitzen du Eibarren
2025/12/02 16:47
Ekhi Belar

Azaroko datuen arabera, 1.502 lagun daude langabezian Eibarren eta langabezia-tasa % 11,99koa da. Horrela, langabeziak behera egin du herrian (iraileko datuen arabera 1.507 lagun zeuden langabezian eta langabezia-tasa % 12,01ekoa zen).

Eskualdeko herri guztietako datuei begira, azaroko langabezia-tasa % 10,32koa da (urrikoa % 10,35ekoa zen). Debak jarraitzen du langabezia-tasarik baxuena izaten (% 5,12) eta Soraluze da tasa altuena duena Eibarren gainetik (% 12,99).

 

Azaroko datuak, herriz herri

  • Eibar 1.502 (% 11,99)
  • Elgoibar 524 (% 9,82)
  • Mendaro 90 (% 9,11)
  • Deba 135 (% 5,12)
  • Mutriku 191 (% 7,27)
  • Soraluze 227 (% 12,99)
  • Debabarrena 2.669 (% 10,32)