Langabezia-tasak berdin jarraitu du apirilean

Debabarrenean, ostera, behera egin du langabeziak
Langabezia-tasak berdin jarraitu du apirilean
2025/05/06 16:39
eta kitto!

Apirileko datuen arabera, 1.550 lagun daude langabezian Eibarren eta langabezia-tasa % 12,37koa da. Horrela, langabeziak berdin jarraitzen du herrian (martxoko datuen arabera 1.550lagun zeuden langabezian eta langabezia-tasa % 12,37koa zen).

Eskualdeko herri guztietako datuei begira, martxoko langabezia-tasa % 10,16koa da. Debak jarraitzen du langabezia-tasarik baxuena izaten (% 5,12) eta Eibar da tasa altuena duena Soraluzeren gainetik (% 11,04). Hain zuzen ere, Eibar eta Soraluze izan ezik, gainontzeko herri guztietan langabezia-tasa %10etik beherakoa da.

 

Apirileko datuak, herriz herri

  • Eibar 1.550 (% 12,37)
  • Elgoibar 487 (% 9,13)
  • Mendaro 83 (% 8,40)
  • Deba 135 (% 5,12)
  • Mutriku 179 (% 6,82)
  • Soraluze 193 (% 11,04)

 

Debabarrena 2.644 (% 10,16)