Langabezia-tasan jaitsiera txikia egon da urte hasieran

Debabarrenean jaitsiera nabarmenagoa izan da
Langabezia-tasan jaitsiera txikia egon da urte hasieran
2025/02/06 12:54
eta kitto!

Urtarrileko datuen arabera, 1.555 lagun daude langabezian Eibarren eta langabezia-tasa %12,41ekoa da. Horrela, langabeziak behera egin du herrian (abenduko datuen arabera 1. 556 lagun zeuden langabezian eta langabezia-tasa %12,42koa zen).

Eskualdeko herri guztietako datuei begira, urtarrileko langabezia-tasa %10,32koa da. Debak jarraitzen du langabezia-tasarik baxuena izaten (%6,10) eta Eibar da tasa altuena duena Soraluzeren gainetik (%12,30). Hain zuzen ere, Eibar eta Soraluze izan ezik, gainontzeko herri guztietan langabezia-tasa %10etik beherakoa da.

 

Urtarrileko datuak, herriz herri

  • Eibar 1.555 (%12,41)
  • Elgoibar 469 (%8,79)
  • Mendaro 88 (%8,91)
  • Deba 161 (%6,10)
  • Mutriku 181 (%6,89)
  • Soraluze 215 (%12,30)

Debabarrena 2.669 (%10,32)