Zamakola lantegi-etxea bisitatzeko hiru hitzordu antolatu dituzte urrian
Zamakola lantegi-etxea ezagutzeko hainbat bisita antolatu dituzte urrian. Doako bisitak izango dira eta 7 eta 10 lagun arteko taldeak osatuko dituzte. Lehen hitzordua urriaren 6an izango da, 17:00etan, eta dagoeneko bi pertsona apuntatu dira; beraz, zortzi plaza daude libre.
Bisitariek lantegi-etxea barrutik ezagutzeko aukera izango dute, eta 16:45ean elkartuko dira tailerraren atean, bisita talde osoarekin batera hasteko.
Beste bi hitzordu ere proposatu dituzte: urriaren 9an, 11:00etan, eta urriaren 24an, nahiz eta azken horretarako ordua zehaztu gabe dagoen. Hitzordu horietakoren batean parte hartu nahi dutenek Ilde Zamakolarekin jarri beharko dute harremanetan, ildezamar@gmail.com helbidean.
Eibarko ondare industrialaren lekuko
…eta kitto!-k 2024an elkarrizketa egin zion Ilde Zamakolari lantegi-etxeari buruz, Otaola etorbidean dagoen ondare berezi honen historia eta ezaugarriak ezagutarazteko. Etxea eta lantegia espazio berean uztartzen dituen eraikina da, eta Zamakola familiaren ibilbidearekin lotutako elementuak gordetzen ditu.
Bisita doakoa da, baina izena ematen dutenek hitzordura joateko konpromisoa hartzea eskatu dute, bisita prestatzen duenaren lana eta denbora errespetatzeko.