Larrua lantzen ikasteko tailerrean izena emateko epea zabalik dago
2019/12/05
12:37
eta kitto!
Arima Cool Tour elkarteak larrua lantzeko tailerra eskainiko du ...eta kitto! Euskara Elkartean abenduaren 17an, arratsaldeko 18:30ean. Sormena erabiliz larruzko produktuak egiteko aukera eskainiko dute, norberaren gustuen arabera pertsonalizatuz. Ez da beharrezkoa eskulanak egiten abilezia izatea, ondo pasatzeko gogoa besterik ez da behar. Izena emateko epea zabalik dago. ...eta kitto!-tik pasa daiteke (Urkizu 11 solairuartea) edo telefonoz deitu (943200918). Izen-emateak 3 euro balio du.