Latuno Bando txarangaren erritmora hasi da Euskaraldia Eibarren

2025/05/16 12:28
eta kitto!

Euskaraldiaren laugarren edizioa atzo abiatu zela eta, jai bereziarekin hasi zen ariketa soziala gure herrian, Eibarren AKEBAI-k antolatuta. Latuna Bando txarangarekin hasi zen jaialdia, Toribio Etxebarria kalean. Handik Untzagaraino kalejiran joan ziren eta han jarraitu zuen jaiak: Eibarko Hamaikako kide batzuk Euskaraldiari hasiera emateko manifestua irakurri eta, jarraian, Euskaraldiko abestiaren Eibarko bertsioa abestu zuen Jon Alonso abeslariak, ODE Taldeko kideen, Eibarko Koro Gaztearen eta plaza bete duten haurren laguntzarekin. Txapa-janzte kolektiboa eta talde-argazkia egin ondoren, Latuna Bandok musikarekin girotu zituen kaleak.