Lau argazki erakusketa egongo dira ikusgai azaroan
2013/10/30
00:00
eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboko Argazki Taldeak antolatuta, azaroan honako erakusketa hauek ikusteko aukera izango da: Depor tabernan Kataluniako AFTDAO (Berga) elkartekoen lanak egongo dira ikusgai, El Ambigú tabernan Juan Manuel Lucena (Ermua) argazkilariaren Panoramikak izenburuko erakusketa egongo da martxan, Portalea tabernan, berriz, Jose Ignacio de Castro eibartarraren lanak ipiniko dituzte eta Juan San Martin Liburutegian, Saharari eskainitako topaketen harira, Jose Luis Irigoienen hango kanpalekuetan hartutako irudiak egongo dira ikusgai.