Legarreko fruitu saltzaile alaiena
2018/04/13
14:30
eta kitto!
Berarekin topo egiten duten guztiek agurtzen dute Ghita. Legarreko fruta-dendan egiten du lan eta sinpatiaz arduratzen da negozioaz. Berak ere berba onak ditu bezeroentzat. “Eskerrak eman nahi dizkiet arratsaldero hainbeste barre eragiteagatik”. Hamabost urte daramatza Eibarren, baina eibartar bat gehiago sentitu da lehen momentutik. Ez du bere burua hemendik kanpo ikusten eta hitz politak besterik ez ditu Eibarrentzat. Baita bere lagun Maite Rescalvorentzat ere. “Momentu txarretan alboan eduki dut eta putzutik irteten lagundu zidan. Eredua izango da beti niretzat”.
Landare eta loreak basamortuan
Mellaben jaio zen Ghita Ourdi, Marokoko Errachidia probintzian. Marrakechetik bost ordutara dagoen komuna da Mellab eta Atlas mendilerroak inguratzen du. “Paisaia zoragarria dago Mellaben”, dio harro Ghitak. “Udan udako klima egiten du, udaberrian udaberrikoa... lau urtaroak ditugu eta hori ez da ohikoa Marokon”. Udaberriarekin batera, hemen bezala, loreak irteten dira basamortuan. Bai, basamortuan. “Ederra da”.
Fruitu artean, etxean bezala
Ghitaren familiak lursail bat dauka Mellaben eta han igaro zituen Eibarrera etorri aurretik bizitako bederatzi urteak. “Animaliekin inguratuta bizi ginen, eta hainbat fruitu eta barazki landatzen genituen”. Ekoiztutako zati bat familiaren kontsumorako gordetzen zuten, baina beste zati bat handizkariei saltzen zieten. Lehen artoa, azenarioak eta bestelakoak ekoizten zituzten, eta orain datilak, almendrondoak eta oliboak dituzte (lursaila edukitzen jarraitzen dutelako). Legarreko fruta-dendan etxean bezala aurkitzen dela esan daiteke.
Bi egun Eibarrera iristeko
Ghitaren aitak Nadorren egiten zuen lan, eta ama etxean geratzen zen lau alabak zaintzen eta etxea gobernatzen. “Horrelako egoerak ohikoak ziren han”. Baina aita Almeria eta Murtziara joan zen lanera eta horrek guztiz aldatu zuen familiaren bizitza. “Murtziako finka batean laranjak batzen ibili zen eta bertako arduradunak ikusi zuen nire aita langile fina zela. Marokon obran lan egiten zuela jakin zuenean Josek, arduradunak, Eibarren zuen enpresa baten lan egiteko kontratatu zuen aita”. Aitaren lan berriaren ondorioz, Ghitaren familia osoa kotxean sartu eta 1.800 kilometro egin zituzten Eibarreraino. “Bi egun iraun genituen hona iristeko”. Han edo hemen, Ghitak argi dauka. “Ezin dut familia ederragorik eduki”.
Eibarrera Rabat zapaldu gabe
Ghita ez zen bere lursailetik irten gurera iritsi aurretik. “Ezta Rabatera ere!”. Atlas mendilerroak eskaintzen zion ikuspegia bakarrik behatu ahal izan zuen ordura arte eta paisaia berria begiztatu zuen hemen. Hasiera batean denak harritzen zuen Ghita, baina berehala egokitu zen Eibarko bizimodura. “Segituan sentitu nintzen eibartar”. Hamabost urte pasa dira ordutik eta hasieratik nabaritu zuen sentimenduarekin jarraitzen du. “Eibar nire etxea zela sentitu nuen lehen momentutik eta nire bizitza osoa hemen pasatuko nuela”. Bada, hori da bere asmoa.
Euskerarekin maiteminduta
Berberea da Ghita eta berberera (edo amazigera) da bere ama hizkuntza. Marokon, ordea, arabiera da hizkuntza ofiziala eta ikasi egin behar izan zuen. Mellab utzi eta Eibarrera iritsi aurretik ez zekien euskera edo gaztelerazko berbarik, baina frogatu dugunez ez du hizkuntzarekin arazo handirik izan. Euskera hutsean egiteaz gain, euskerarekin maiteminduta dagoela aitortu digu Ghitak. “Euskeraz egin ahal izatea asko baloratzen dut eta euskeraz egiten dut ahal dudan toki guztietan”. Euskalduna izateaz harro dago.