Legarreko jai batzordekoek bertso-bazkaria antolatu dute
2012/03/27
00:00
eta kitto!
Legarreko jai batzordea osatzen duten Arrajolape Kultur Elkartekoek irailerako giroa berotzen hasi dira eta apirilaren 21erako bertso bazkaria antolatu dute, Legarre Gain elkartean. Parte-hartuko duten bertsolariak Felipe Zelaieta, Juan Mari Juaristi eta Alberto Martinez gasteiztarrak eta Mikel Arrillaga eibartarra izango dira eta menua, berriz, honakoa: patatak saltsa berdean, oilasko errea, postrea, kafea eta kopa. Txartelak Legarreko Parra tabernan eta Bolintxo okindegian ipini dituzte salgai, 20 eurotan.