Legarreko jaiak gaur 20.00etan abiatuko dira
Gaur (barixakua, hilak 20) 20.00etan txupinazoarekin hasiko dira Legarreko jaiak. Lehen egun honetarako prestatu duten pogramari jarraituta, trikitilariek eta buruhaundiek lagundutako kalejira egingo dute eta iluntzean patata-tortila txapelketa jokatuko da. Gero auzoko umeendako herri-afaria egingo da eta, eguna agurtu baino lehen, 22.30etatik aurrera Garrapata eta Mild Goatsup taldeek kontzertua emango dute. Bihar (zapatua) goizetik ekingo diote jaiari, Untzagatik zaharren egoitzaraino egingo den kalejirarekin. Eguerdian txorizo pintxo-potea, umeendako jarduerak eta herri bazkaria egingo dira. Arratsalderako, berriz, Etel eta Agirrerekin dantzaldia eta Pantxika eta Txinpartaren ikuskizuna antolatu dituzte. Txokolate-jana eta buruhaundiek lagundutako kalejira etorriko dira jarraian eta, jaia agurtzeko, Seafoid eta Xero Xette taldeek kontzertua emango dute. Jaiak Arrajolape Jai Batzordeak antolatu ditu eta aurten txosnan jatekoa ere eskainiko dutela jakinarazi nahi diete herritarrei. Egitarau osoa jarraian:
Barixakua 20
20.00.- Txupinazoa. Kalejira trikitilari eta buruhaundiekin.
20.30.- Patata tortila txapelketa.
21.00- Herri afaria auzoko umeentzat.
22.30.- Kontzertua: Garrapata eta Mild Goatsup.
Zapatua 21
11.00.- Kalejira, trikitilariekin. Untzagatik zaharren egoitzaraino.
12.00.- Txorizo pintxo-potea, Piztu elkartean.
13.00.- Umeentzako jarduerak.
14.30.- Herri bazkaria.
16.30.- Dantzaldia Etel eta Agirrerekin.
17.30.- Umeentzat ikuskizuna Pantxika eta Txinpartaren eskutik.
19.00.- Txokolate-jana.
20.00.- Kalejira buruhaundiekin.
22.30.- Kontzertua eta erromeria: Seafoid folk taldea eta Xero Xette.