Legarreko jaietan ere Berbetan
2016/09/21
14:27
eta kitto!
Asteburu honetan Legarren ospatuko diren jaietan Berbetan eta Ongi etorri Berbetan programek ere lekua izango dute. Bi ikuskizun izango dira, bata barixakuan, "Non da elefante gorria?", 22:00etan, eta bestea zapatuan, "Trotamundis zirkoa" antzezlana, arratsaldeko 17:00etan. Umeek ikuskizuna ikusten duten bitartean, ...etakitto!ko dinamizatzaileak gurasoekin berba egitera gerturatuko dira mintzapraktika eta harrera eta elkarbizitzarako sortutako programen berri eman eta izena ematera animatzeko.
![elefante-gorria.jpg elefante-gorria](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/elefante-gorria.jpg/@@images/image-0-92019df9b317e602e9e23b325772335d.jpeg)
![elefante-gorria.jpg elefante-gorria](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/elefante-gorria.jpg/@@images/image-0-92019df9b317e602e9e23b325772335d.jpeg)