Legarreko trafikoak beheranzko noranzkoa izatea erabaki dute auzokideek
Legarre trafikoaren norantza zein izango den erabakitzeko inkesta egin du udalak eta, erantzunak jaso eta bizilagunen iritziei jarraituta, trafikoa beheranzko norantzan joango dela erabaki dute. Bizilagunen buzoietan 607 galdetegi banatu zituzten aurreko astean eta horietatik 228 erantzun eta entregatu dituzte (%37'5). Erantzun dutenen artean gehienek (%72'8k) automobilak beheranzko norantzan joatea aukeratu dute eta, beraz, hala egingo da aurrerantzean. Gehienek bozkatu duten aukeraren arabera, saihesbidea erabili nahi duten gidariek Itzioko sarbidetik joan beharko dira. Automobilak Arrate Bidetik behera Legarrera jaitsiko dira eta Legarren orain arteko norantzari etsiko diote, aldaketa barik. Herriaren erdialdetik sartu nahi dutek Legarre Gainera orain arteko bidetik, betiko martxan sartuko dira, baina Legarre eta Arrate Bidera joateko aurrerantzean Legarre Gainetik sartu beharko dira. Saihesbidetik Donostiarako norantzan joateko irteera zaharren egoitza bien bitartean egiteko prestatuko dute, sahiesbidera zuzenean joateko sarbidearekin. Eta Bilboruntz joateko Torrekuatik, egin duten biribilgune berritik irtengo dira automobilak.