Lehen garaipena F Ligako SD Eibar-entzat

Levanteri 0-1 irabazi zion Opa Clement tanzaniarraren golari esker
Lehen garaipena F Ligako SD Eibar-entzat
2025/09/29 11:50
eta kitto!

F Ligako SD Eibarrek arnasa hartu du Levanteren aurka irabazita. Jardunaldia hasi aurretik sailkapeneko azken bi postuetan zeuden talde biak eta talde eibartarra atera zen garaile lehiatik. Iñaki Goikoetxearen neskek 0-1 irabazi zuten Opa Clementen golari esker eta, 4 punturekin, 11. postuan dago orain.

Levanteri irabazi ondoren, oso partidu zaila izango du Eibarrek asteburu honetan, FC Bartzelona jaso baitu zapatuan, 15:00etan, Ipuruan. Klubak sarrerak salgai jarri ditu dagoeneko eta online eskuratu ahal izango dira.