Lehen Hezkuntzako ikasle gehienek gaur hasi dituzte ikasturte berriko klaseak

Lehen Hezkuntzako ikasle gehienek gaur hasi dituzte ikasturte berriko klaseak
2023/09/07 11:24
eta kitto!
Kurtso berriko lehen eguna da gaurkoa Eibarko ikasle gehienentzat eta goizean goizetik ikusi dira motxiladun haurrak, eskolara bidean. Lehen Hezkuntzako haurrek gaur hasi dituzte klaseak herri ikastetxe guztietan, eta gainontzeko eskoletan astelehenean hasiko dute ikasturtea. Lehen aldiz klasera joango diren bi urteko haurrak ere astelehenean hasiko dira.

Umeak Eskolara eta Dirulaguntzak Ikasleei

Kurtso berriaren hasieran egin beharreko gastuekin laguntzeko, Eibarko Udalak Umeak Eskolara eta Dirulaguntzak Ikasleei programei dagozkien dirulaguntzak emango ditu aurten ere. Eskaerak egiteko epea zabalik dago eta urriaren 31ra arte aurkeztu daitezke, Eibar Merkataritza Gune Irekia Elkartearen bulegoan (Ego-Gain, 18 behea). Irailaren 15era arte goizez (08:00etatik 14:00etara) zabalduko dute bulegoa, astelehenetik barixakura. Eta, irailaren 18tik aurrera, astelehenetik eguenera 09:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 17:30era eta barixakuetan 08:00etatik 15:00etara.

Dirulaguntza bakoitzari buruzko nformazioa eta dokumentazioa duten gutunak herritarren eskura egongo dira PEGORAko sarreraren ondoko atean eta, bestela, www.eibar.eus helbidean deskargatu daiteke, beka eta dirulaguntzei dagokien azpiatalean.