Lehen hiru sailkatuen lehiak bizi-bizi jarraitzen du

Hurrengo jardunaldia abenduaren 12 eta 13ko asteburuan jokatuko da
Lehen hiru sailkatuen lehiak bizi-bizi jarraitzen du
2025/11/24 09:54
Ekhi Belar

Ligako ekuatorea pasata, gero eta argiago dago futbol zaletuaren liga Malape, Xania eta Marem tabernen artean erabakiko dela. Asteburu honetan ez dute hutsik egin eta hirurek irabazi dituzte euren partiduak, lehiari bizi-bizi eutsiz.

Limpiezas Ruedak estu hartu zuen Malape liderra, baina 3-2 gailendu zitzaion azken hau Enekoren, Arriolaren eta Caboren golei esker. Xaniak erraz irabazi zion Adahi Etxegiri (5-1), eta Bar Maremek partidu zaila izan zuen Garajes Garciaren kontra, baina 1-0 irabaztea lortu zuen.

Datozen asteburuetan, sanandresak eta abenduko zubia tarteko, atsedena hartuko du ligak eta hurrengo jardunaldia abenduaren 12 eta 13ko asteburuan jokatuko da.

 

Emaitzak

Malape Taberna 3 - 2 Limpiezas Rueda

Xania Taberna 5 - 1 Adahi Etxegi

Kalaka Buenos Aires 1 - 2 Bergara Pneumatikoak

Bar Marem 1 - 0 Garajes Garcia

 

Sailkapena

  1. Malape Taberna, 27 puntu
  2. Xania Taberna, 24 puntu
  3. Bar Marem, 23 puntu
  4. Bergara Pneumatikoak, 16 puntu
  5. Kalaka Buenos Aires, 12 puntu
  6. Garajes Garcia, 12 puntu
  7. Adahi Etxegi, 10 puntu
  8. Limpiezas Rueda, 6 puntu
  9. Baserri, 0 puntu