Lehen sorospenen hitzaldiak guraso ugari erakarri zituen
2016/02/17
10:12
eta kitto!
Umeekin gerta daitezkeen larrialdi-kasuei aurre egiten ikasteko ...eta kitto!-k atzo antolatu zuen hitzaldira guraso asko gerturatu ziren. Nere Arostegi eta Erkuden Abascal pediatrek eta Carmen Zendoia pediatria-erizainak eman zituzten azalpenak, eta hainbat gai jorratu zituzten: erredurak, kolpeak, itoaldiak, konbultsioak... Azalpenak entzuteaz gainera, gurasoek, ariketa praktikoak egiteko aukera ere izan zuten.