Leticia Martinez-Alcocer, "Viaje al centro del corazón" liburuaren egilea: "Sexu-abusuak gainditzeko ezinbestekoa da isiltasuna apurtzea"
- Nola sortu zen liburu hau egiteko ideia?
Orain dela 20 urte, txikia nintzenean, sexu-abusua pairatu nuen. Urte askotan “ahaztuta” eduki nuen, nire oroimenaren txokoren batean gordeta. Horrela 10 bat urte igaro ziren. Bapatean oroitzapenak nire burura etorri ziren eta depresioak hasi ziren. Laguntza terapeutikoa behar izan nuen, baina benetan lagungarri suertatu zitzaidana gertatutako guztia onartzea eta hitzez adieraztea izan zen. Beti izan dut idazteko zaletasuna eta erraztasuna eta, gertatutakoaz jabetzen nindoan bitartean, nire sentipenak paperean isladatzen hasi nintzen. Inoiz ez dut izan libururik idazteko asmorik, baina lagun batek bultzatuta, idatzi guztiak bildu eta publikatzera animatu nintzen.
- Zein da liburuaren helburua?
Pentsatzen duguna baina jende gehiagok sufritzen ditu sexu-gehiegikeriak, baina zoritxarrez gai hori oraindik tabu da. Gure gizartea kontzientziatzeko eta errealitate hori aldatzeko oso inportantea da arazoari buruzko isiltasuna apurtzea eta nik, liburu honen bidez, neure aportazioa egin nahi izan dut. Gainera, abusu bat pairatu duzunean oso garrantzitsua da konpartitzea, isiltasunetik irtetzea, horrelako zerbait jasan duen jendearekin harremanak izatea.
- Zer uste duzu egin daitekeela sexu abusuen kontra?
Esan dudan bezala, zoritxarrez sarri gertatzen dira gehiegikeria sexualak. Ezinbestekoa ikusten dut gurasoek eta irakasleek prebentzioan lan egitea eta abusu-sexualen sintomak detektatzen jakitea. Haur batek abusua pairatu duela esaten badigu, funtsezkoa da sinistea eta gertatutakoa behar den lekuan salatzea. Erakundeek ere badute zeresana guzti honetan: gizarte patriarkala desegiten joateko estrategiak bilatu behar ditugu denon artean. Honetaz gain, abusua gure gain ezagutu dugun pertsonek ere zeresan handia daukagu; isitasunetik ihes egin eta gure esperientzia besteekin partekatzea oso lagungarria izan daiteke.