Li(buru-hausgarriak) lehiaketako sariak banatu dituzte liburutegian

Li(buru-hausgarriak) lehiaketako sariak banatu dituzte liburutegian
2013/06/17 00:00
eta kitto!

Gaur arratsaldean (astelehena, hilak 17) banatu dizkiete sariak Li(buru-hausgarriak) Juan San Martin liburutegiak antolatutako lehiaketako irabazleei. Irakurzaletasuna sustatzeko asmoz egindako jardueran parte hartu dutenen artean 184 liburu irakurri dituzte eta sari banaketan parte hartu ahal izateko gutxieneko baldintza 16 umek lortu dute. Horien artean zozketa egin eta gero, bizikleta bi banatu dituzte antolatzaileek.