Liburutegiko ikasketa-gela 09:00etatik 21:45era zabalduko dute aste honetan, azterketak prestatzeko

Liburutegiko ikasketa-gela 09:00etatik 21:45era zabalduko dute aste honetan, azterketak prestatzeko
2024/01/15 11:30
eta kitto!
Azterketa-garaian gaudela-eta, Eibarko Udal Liburutegiak aldi baterako luzatuko du ikasketa-gelaren ordutegia. Horrela, gaurtik hasita, barixakura bitartean, goizeko 09:00etatik 21:45era zabalduko dute, bertara ikastera joan nahi dutenentzat. Ondoren, ohiko ordutegira itzuliko dira. Bestela, Udal Liburutegiak betiko ordutegian zabalduko ditu ateak: astelehenetik barixakura, 09:00etatik 20:30era; eta, asteburuetan, 10:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 20:00etara. Bestalde, erabiltzaileen eskaerak ikusita, hurrengo azterketa garaiari begira (maiatza-ekaina) zerbitzu hau hobetzeko aukerarik dagoen aztertzen ari dira Udalean.