Liburutegiko ordutegia luzatu egingo dute hilaren 20ra arte
2023/01/09
16:56
eta kitto!
Azterketa sasoian gaudenez, Juan San Martin liburutegiko ordutegia luzatu egingo dute hilaren 20ra arte. Horrela, astelehenetik barixakura 9:00etatik 20:30era egongo da zabalik, eta asteburuetan 10:00etatik 13:00etara eta 16:00tatik 20:00etara.
Horrez gain, orain arte itxita egon den ikasgela ere zabalik egongo da hemendik aurrera. Bakarka ikasteko eta taldean lan egiteko gela hau ez dute eguerdian itxiko. Gela erabili ahal izateko betekizun hauek jarraitu behar dira: 16 urtetik gorakoa izatea; talde-lanerako erabiltzen denean, beste pertsona batzuei ikasteko edo lasai irakurtzeko aukera ematen dien ahots-tonua erabiltzea; altzariak eta instalazioak egoera ezin hobean mantentzea, kalterik eragin eta modu txarrean erabili gabe; eta gelan ez egotea 36 pertsona baino gehiago.
Aipatu beharra dago, baita ere, gela hau bideo-zaintzako sistema batek kontrolatzen duela eta erabiltzaileei ez zaiela portaera desegokirik onartuko.