Liga irabazita ere, Malapek garaipenaren bidetik jarraitzen du

Bar Marem-ek aurrea hartu dio bigarren postuan Xania Tabernari
Liga irabazita ere, Malapek garaipenaren bidetik jarraitzen du
2026/02/02 10:50
Ekhi Belar Errasti

Malape Tabernak joan den asteburuan lortu zituen futbol zaletuaren liga irabazteko behar zituen puntuak, baina helburua lortuta ere, ez du erritmoa jaitsi. Asteburu honetan Garajes Garcia izan zuen arerio eta 1-0 gailendu zitzaion Danielen golari esker.

Beste neurketen artean, sailkapeneko 2. eta 3. sailkatuen arteko lehia nabarmendu zen. Xania Tabernak bere postuari eutsi nahi zion atzetik zeukan Bar Maremen aurka, baina 1-3 eman zuen amore eta orain Marem jarri da bigarren.

Beheko postuetan, Baserrik punturik lortu gabe jarraitzen du 14 jardunaldi jokatu ondoren. Liga amaitzeko bi jardunaldi besterik ez dira geratzen eta otsailaren 28an Kopari ekingo diote.

 

Emaitzak

Kalaka Buenos Aires 9 - 0 Baserri

Xania Taberna 1 - 3 Bar Marem

Malape Taberna 1 - 0 Garajes Garcia

Bergara Pneumatikoak 1 - 4 Adahi Etxegi

 

Sailkapena

  1. Malape Taberna, 39 puntu
  2. Bar Marem, 29 puntu
  3. Xania Taberna, 27 puntu
  4. Bergara Pneumatikoak, 26 puntu
  5. Kalaka Buenos Aires, 24 puntu
  6. Adahi Etxegi, 19 puntu
  7. Garajes Garcia, 19 puntu
  8. Limpiezas Rueda, 6 puntu
  9. Baserri, 0 puntu
     

Hurrengo jardunaldia

Otsailak 7, 09:00: Malape Taberna - Bar Marem

Otsailak 7, 10:30: Garajes Garcia - Adahi Etxegi

Otsailak 8, 09:00: Xania Taberna - Bergara Pneumatikoak

Otsailak 8, 10:30: Baserri - Limpiezas Rueda

Atsedena: Kalaka Buenos Aires