Literaturako nobedade guztiak biltzen dituen azoka azaroaren 17ra arte egongo da Untzagan

2024/11/08 21:30
eta kitto!

Eibarko Liburu Azoka azaroaren 17ra arte egongo da Untzagan, eta egunero zabalduko dute, goiz eta arratsaldez: astelehenetik barixakura bitartean, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:30era; eta asteburuetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era. Asier Muniategi azokaren antolatzaileak azaldu duenez, gerturatzen direnek euskarazko eta gaztelaniazko azken nobedadeak aurkitu ahal izango dituzte, eta genero eta gai ugari, denak %10eko deskontuarekin.