Lomce Ez kalejira egingo da gaur arratsaldean
2014/10/02
00:00
eta kitto!
Eibarko LOMCE EZ taldeak gaurko (eguenerako, urriaren 2rako) kalejiria antolatu du, "Lomcerik Ez, Guk Gure Hezkuntza" goiburuari jarraituta. Asmoa urriaren 11rako hiriburu nagusietan egingo diren kalejiretarako deialdia egitea da eta asmo horrekin 18.30etan anbulatoriotik abiatuko dira, Untzagaraino, trikitilariek lagunduta. Antolatzaileek "guraso, irakasle, ikasle, haur, aitxitxa-amama, osaba-izeba eta lagun guztiak" kalejiran parte hartzera animatu nahi dituzte, "gure umeendako kalitatezko hezkuntza nahi dugula" adierazteko.