LOMCE-ren gaineko hitzaldia gaur Portalean
2013/06/11
00:00
eta kitto!
Gaurko (martitzena, hilak 11) LOMCE-Hezkuntza Erreformaren gainean berba egiteko hitzaldia antolatu dute Eibarko LOMCE Ez taldekoek, gaiarekin interesa duten guztientzat. Portalean 19.30etan izango den saioan legearen gaineko informazioa ematearekin batera, horren kontra egoteko arrazoiak azalduko dituzte: "Wert legeak, besteak beste, umeen eta ikastetxeen arteko lehiakortasuna areagotzea ekarriko du, ikastetxe guztietan erlijioa baloreduna izatea eragingo du, unibertsitatera elite txiki bateko kideak bakarrik ailegatuko dira…". Horiekin eta beste kontu batzuekin arduratuta, eta gaiak duen garrantzia ikusita, guraso, irakasle eta herritarrak hitzaldira joatera animatu nahi dituzte.