LOMCEri Ez taldeak bilera deitu du gaur arratsalderako

LOMCEri Ez taldeak bilera deitu du gaur arratsalderako
2013/11/12 00:00
eta kitto!

Eibarko LOMCEri Ez taldeak deituta, gaur (martitzena, hilak 12) bilera egingo da Arrate Kultur Elkartean, 18.00etatik aurrera. Jendea bertara agertzera animatu nahi dute, "gauza polit asko egin daitezke-eta, bai LOMCErik ez dugula nahi argi lagatzeko, bai kalitatezkoa eta geurea izango den hezkuntza baten alde jarduteko ere".