Lore-dastaketa datorren astean
2016/11/07
09:49
eta kitto!
...eta kitto! Euskara Elkarteak lore-dastaketa saioa antolatu du azaroaren 15erako, asteartea, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, ...etakitto!-n bertan. Mentxu Amunategi bermeotarrak gidatuko duen saioan gure inguruko landareak eta loreak ezagutzeaz gainera, sukaldaritzan eta osasun alorrean ematen dizkiguten aukerei buruz ere hitz egingo du. 5-7 landare inguru aukeratuko dira: txiza-loreak, erromeroak, asunak, larrosak... Dastaketa egitez gain, landareen inguruko hamaika bitxikeri ere azalduko ditu Mentxuk. Izena emateko telefonoz deitu (943200918) edo emaila bidal daiteke (elkartea@etakitto.eus). 3 euro balio du (berbalagunek lehentasuna izango dute).