Low Riders taldearen kontzertua Aldatz tabernan

Low Riders taldearen kontzertua Aldatz tabernan
2014/10/31 00:00
eta kitto!

Gaur gauean (barixakua, urriak 31), 23.00etatik aurrera Zarauzko Low Riders taldeak kontzertua emango du San Juan kaleko Aldatz tabernan. Marek (gitarra akustikoa, pianoa, ahotsa), Michal (gitarra elektrikoa, koroak), Wili (bajua) eta Nagore (bateria, ahotsa) laukoteak osatzen duen taldeak country eta hillbilly doinuak eskaintzen ditu batez ere, rock, rhythm&blues eta psikodeliarekin nahastuta.