Luisa Rodriguezek irabazi du Euskeraz Primeran!-eko zozketa

Egunotan mahaira hurbildu direnek jolas batean parte hartu dute, guztien artean horma-irudi koloretsua osatuz. Neguko merkealdien azokan gastatzeko 100€-ko erosketa-txartela irabazi du Luisak.
Luisa Rodriguezek irabazi du Euskeraz Primeran!-eko zozketa
2025/02/20 13:05
eta kitto!

Neguko merkealdien azokan gastatzeko 100€-ko erosketa-txartela irabazi du Luisak. …eta kitto! Euskara Elkartea azokan izan da aurten ere Euskeraz Primeran! ekimenarekin eta, hiru egunez bertan izan eta gero, gaur eguerdian zozketatu du txartela dinamika erraz batean parte hartu duten herritarren artean.

Erosketen testuinguruan euskararen erabilera sustatzea du helburu Euskeraz Primeran! kanpainak. Horretarako, egunotan mahaira hurbildu direnek jolas batean parte hartu dute, guztien artean horma-irudi koloretsua osatuz. Hurbildu diren guztiek jaso dute Euskeraz Primeran!-eko poltsa eta, gainera, EMGIk emandako erosketa-txartelaren zozketan parte hartzeko aukera izan dute. Oraingoan, argazkiaren erdian ikusten duzuen Luisa Rodriguezentzat izan da saria. Dendetan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzea lortu nahi da …eta kitto!-ren kanpaina honen bitartez eta urtean zehar hainbat ekintza antolatzen ditu; horien artean da merkealdien azoka, negukoa zein udakoa.