Lurdes Pereak irabazi du …eta kitto!-ko otarra
2013/12/20
00:00
eta kitto!
Argazkian, erdian ikusten duzuen Lurdes Perearentzat izan da …eta kitto! Euskara Elkarteak eguazten eguerdian zozketatutako otarra, berak zuen-eta 1.140 zenbaki sariduna. Irabazlea gaur (barixakua, hilak 20) arratsaldean egon da El Corte Inglesean, saritutako txartela entregatzen. 2.000 euroko balioa duen otarra produktu zerrenda luzeak osatzen duenez, dena etxera eraman ahal izateko ibilgailu handia behar da eta, horregatik, otarraren bila bihar joango da. Zorionak eta on egin deizula!