'Lurperatzen gaituen paseoari Ez - Ekialdea Bai' Auzo Elkarteak Ekialdea birgaitzeari buruzko 26 galdera egin dizkie PSE-EE eta EH Bildu alderdiei

Auzo Elkarteak galdera-sorta bat helarazi die bi taldeei, erantzun ditzaten.
'Lurperatzen gaituen paseoari Ez - Ekialdea Bai' Auzo Elkarteak Ekialdea birgaitzeari buruzko 26 galdera egin dizkie  PSE-EE eta EH Bildu alderdiei
2025/02/24 13:56
eta kitto!

Lurperatzen gaituen paseoari Ez - Ekialdea Bai Auzo Elkarteak Eibarko Ekialdea birgaitzeari buruzko 26 galdera egin ditu guztira, eta diotenez “zalantza gehienak Estaziño eta Azitain arteko trenbidea estaltzeko lanekin lotuta daude”. Era berean, galdera horiei erantzutea Eibarko herritarrentzat interes orokorrekoa izan daitekeela uste dutela gaineratu dute. Jarraian irakurri ditzakezue alderdi biei bidali dizkieten galdera guztiak.

  1. Nola hobetzen du trenbide-segurtasuna proiektu hau martxan jartzeak?
  2. Nola areagotzen da zerbitzuaren abiadura?
  3. Zenbatean handitzen da trenaren abiadura?
  4. Zenbat handitzen da trenbidearen maiztasuna?
  5. Obra egiteak, zer eragin du trenbide-azpiegitura eta zerbitzua hobetzean?
  6. Zer ulertu behar dugu esaten digutenean obrak inguruari egitura eta diseinu integratua emango diola, inguruari eta hiri-arkitekturari koherentzia ematen diona?
  7. Zergatik onartzen da obrak inguruko bizilagunei eragiten diela? Ez al dago beste aukerarik? Gutxieneko zorroztasunez eta seriotasunez aztertu al dira beste aukera batzuk?
  8. Nola hobetzen da Eibar, Elgoibar, Ermua, Soraluze, Mendaro, Donostia eta Bilboko herritarren mugikortasun iraunkorra, Eibarren eraikitako 1 km-ko pasealeku eta bidegorriarekin?
  9. Zuentzako proiektuaren edozein justifikazio onargarria al da? Edo, aitzitik, herritarren adar jotzea eta adimena iraintzen den justifikazio batetik aldenduko zarete? -Obra honek aurreko puntuko udalerrietako herritarren mugikortasun iraunkorra hobetzen du-.
  10. Elgoibarren, Ermuan, Soraluzen, Mendaron, Donostian eta/edo Bilbon parte hartu al du zuen alderdiak, udalerri horiek mugikortasun iraunkorraren atalean, Eibarko Pasealeku Handiaren onuradunen zerrendan sartzeko erabakian? Edo, aitzitik, zuen alderdiarekin ez da kontatu proiektua justifikatzeko orduan?
  11. Obra hori zenbat kostatuko zaio benetan altxor publikoari?

  12. Zuzenean ezagutzen al duzue udaleko jarraipen-batzordearen eta ETSren artean landutakoa? Jasotzen al dituzue, unean-unean, bi aldek egindako bileren akten kopiak
  13. Benetan uste duzue Next Generation funts europarretatik datorren diruak, proiektu honetarako ere, ez duela eragin ekonomikorik gure herrialdeko herritarrek jasaten duten zor publikoan? Europako bankuen oparia dela uste duzue? Zer iritzi duzue horri buruz?
  14. Zuen ustez, nola egokitzen da HAPOren barruan trenbideak estaltzeko proiektu hau, hirigunetik trenbidearen trazadura kentzean eta lurpeko saihesbide berri bat eraikitzean oinarritutako hiri-eredu bat agintzen duena?
  15. Zer iruditzen zaizue proiektua nahitaezko eragin akustikoaren azterketarik gabe onartu izana?
  16. Zuzena iruditzen zaizue obraren fase guztietan ezarri beharreko neurri zuzentzailerik ez zehaztea, eta, ondorioz, bizilagunok (edo alderdi politikoek) ezin dugu -ezin duzue- eskatu hots-kutsaduraren arloko neurri zuzentzaile horiek bete daitezela?
  17. Zer iruditzen zaizue kaltetutako eremuak berdegunerik ez izatea – batez ere zuhaitzak eta lorategiak –, HAPOren aurreikuspenetan jasotzen den bezala?
  18. Nola ikusten duzue ETSk (trenbide-sektorea berrantolatzeko sortutako enpresa) pasealeku bat eta bidegorri bat egin nahi izatea, hau da, trenbidekoak ez diren obrak bultzatzea?
  19. Proiektu honi babesa eman aurretik ekialdeko bizilagunekin postura aldaketaz eztabaidatzeko bildu ez zinetenez, pentsatu al duzue orain kaltetutako bizilagunekin biltzea eta haien kezkak eta kexak zuzenean ezagutzea?
  20. Eusko Jaurlaritzaren iritzi bera al duzue Lurperatzen Gaituen Pasealekuari Ez - Ekialdea Bai Auzo Elkarteari "kaltea eragiteko, proiektua geldiarazteko eta Eibarko herritar guztiei mesede egiten dien Europako funtsen inbertsio handia arriskuan jartzeko helburuarekin modu maltzurrean errekurritu izana" leporatzen dionean? Bestalde, salaketa larri horretatik aldendu eta zuen iritzi publikoa emateko prest al zaudete?
  21. Dakizuenez, Eibarko Ekialderako maketa bat egitea onartu zen udaleko osoko bilkuran. Maketa ez da egin alkatearen aldebakarreko hartutako erabakiagatik. Zer egiteko asmoa duzue eibartarrok ezagutu dezagun Ekialdean zer egingo den?
  22. Gabilondo hasitako obrak ba al dakizue zenbat denbora iraungo duen lanak, hau da, noiz amaituko den?
  23. 3 milioi euro lortu zirela Madrilen Murrategi auzoan osorik esku hartzeko argitaratu da. Zer egiteko asmoa dago diru horrekin, zer inbertsio-proiektu daude?
  24. Ez duzue pentsatzen posible dela Eibarko ekialdea biziberritzea, trenbidea estali eta gainean paseoa egin gabe?
  25. Ba al dakizue zer pentsatzen duten bizilagunek Lapeyrako etxebizitzen trukeari buruz?
  26. 2024ko azaroan, dakizuenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak ETSrekin (Euskal Trenbide Sarea) sinatutako Hitzarmenari buruz Urkizuko bizilagun batek jarritako demandari dagokionez, HAPO (Hiri Antolamenduko Plan Orokorra) ez da loteslea. 

Ze iritzi duzue epai honen inguruan?