Luzaketa tailerra eskainiko dute dohainik Ipuruako merkatu plazan
Zapatu goizean izango da eta bi txanda daude aukeran.
                
                
                    2024/11/05
                    18:09
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Luzaketa tailerra antolatu dute zapaturako Ipuruako merkatu plazan. Bi txandatan emango dute: lehen txanda 09:30etik 10:15era izango da, eta bigarrena 10:30etik 11:15era. Tailerra doan izango da, eta izena emateko 672 275 578 telefono zenbakira deitu edo nuriarodriguezibarra@gmail.com helbidera idatzi daiteke.