Lya ongizate-ekitaldia antolatu dute ekainaren 20rako
Datorren ekainaren 20an, zapatua, Lya ongizate-ekitaldia hartuko du Ixua hotelak, 10:00etatik 13:00etara. Ekimenaren atzean Leire Martin eta Anne Villar, pilatesa gogoko duten bi neska gazte daude, kezka komun batekin: emakumeen osasuna. Zaletasun partekatu gisa hasi zena proiektu bihurtu da: “Gaur egun, Lya-k bi adar ditu, elkar elikatzen dutenak. Alde batetik, ikerketa bat egiten ari gara, emakumeek menopausia eta aldaketa hormonalak nola bizi dituzten ulertzeko. Eta, bestetik, aurrez aurreko esperientziak antolatzen ditugu”. Ixuakoa hiru orduko jardunaldia izango da, lau ataletan banatuta:
- Pilates saioa (60 min), irakasle profesional batek gidatuta, maila guztietara egokitua.
- Luzaketak eta meditazioa (30 min), erritmoa jaitsi eta gorputza zein burua prestatzeko.
- Hausnarketa eta journaling-a (30 min), dinamiken eta galdera irekien bidez. Parte-hartzaile bakoitzak bere journaling-euskarria eramango du etxera, esperientziaren oroigarri.
- Brunch-a (45 min), goiza lasai ixteko, hizketan aritzeko eta beste pertsona batzuk ezagutzeko.
Ekitaldia parte hartu nahi duen edonori zabalik dago. Izen-emateak 40 euro balio du eta gehienez 20 lagun onartuko dituzte. Sarrera erosi eta izena emateko lya.eus webgunean sartu behar da. Ekitaldiaren xehetasun guztiak Instragamen kontsultatu daitezke (@lya.move).
