Mª Luz Valenciaga eta Pillipa Milikua, bakailao lehiaketan txapeldun
2013/11/25
00:00
eta kitto!
Azkenean, 30 bikotek hartu zuten parte atzo (domeka, hilak 24) Untzagan jokatutako sanandresetako bakailao txapelketan (argazkiak hemen) eta Mireia Alonsok, Josu Mugerzak, Xabier Osak, Josema Azpeitiak, Jesus Artolak eta Mateo Guilabertek osatutako epai-mahaiak lehen saria Mª Luz Valenciaga eta Pillipa Milikuari ematea erabaki zuen. Bigarren saria Arrate Elizondo eta Valvanera Turzak osatutako bikoteak eskuratu zuen eta hirugarrena, berriz, Iñaki Lejardi eta Ibon Rokandiorentzat izan zen.