“Magma mia!” umorezko bakarrizketa feminista saioa eskainiko du Bea Egizabalek gaur Topalekuan
2022/12/23
08:22
eta kitto!
Arrate Kultur Elkarteak, Nalua talde feministarekin batera, umorezko bakarrizketa saioa antolatu du gaurko, 18:00etan Topalekuan. Bea Egizabalek “Magma mia!” lana eskainiko du: “Haserre nago, sutan nago, irakiten nago… presio gehiegi eta zulo guztiak itxita mantentzeko hezi naute”. Umoretik eta feminismotik, barrea eta hausnarketa eragiteko aukera egongo da saioan. Lanaren sortzaileak berak dioenez, “patriarkatuak gure bizitzak egunerokotasunean nola zeharkatzen dituen landu nahi izan dut umoretik”. Ekimena irekia, euskaraz eta borondatearen truke izango da. Bideo honetan ikus dezakezue aurrerapen txiki bat.